Zer Moduz? Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizateari buruz duten pertzepzioaren azterlana da. 

#Zmz2023

Egitasmo honen helburu nagusia da lurraldeko 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen errealitateari buruz dagoen informazioa handitu eta zabaltzea: nola hautematen dute haurrek eta nerabeek beren ongizate-maila? Zer neurritan uste dute euren beharrak asetzen direla? Zer kezka, interes eta proposamen dituzte?

 

Kronograma

Hau da Gipuzkoako haur eta nerabeen errealitatearen azterlana egiteko jarraituko den lan-plana. Fase bakoitzaren gainean jarri eta klik eginez gero, ikerlanaren zehaztasunak kontsulta ditzakezu:

 

Lehenengo fasean azterlana mugatu eta proiektua garatzeko beharrezkoak diren tresnak sortuko dira. Bigarren fasean, datuak eta informazioa bilduko dira, inkesta eta talde-eztabaiden bidez. Hirugarren fasean, lortutako datuak eta informazioa aztertu, eta txostena egingo da. Azkenik, laugarren fasean, azterlanetik ateratako materialak eta emaitzak zabaltzeko ekintzak egingo dira.

Zer da ZMZ?

Proiektu hau Haurren Eskubideen Hitzarmenarekin bat dator eta Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuetako 16.7 xedearekin lerrokatuta dago: ”16.7 HERRITARREN PARTE-HARTZEA. Premiei erantzuten dieten erabaki inklusiboak, partaidetzazkoak eta ordezkagarriak maila guztietan hartzen direla bermatzea.” 

 

 

Honi buruz: