Oro har, oso pozik daude beren bizitzarekin: pertsonen % 78,7 oso pozik daude (10etik 9 edo 10 puntu). Hala ere, % 5,1ek oso gogobetetze txikia edo moderatua erakusten du (10etik 7 puntu baino gutxiago). Maila apalxeagoak dituzte neskek ( % 75,4 oso pozik daude) eta baita 12 eta 14 urte bitartekoek (% 65,6 oso pozik daude). Nesken eta mutilen arteko aldeak, batez ere, 12 urtetik aurrera agertzen dira. Guraso bakarreko familietan bizi diren pertsonak ez daude hain pozik (batez beste 8,2 puntu).
Nork bere buruaz hautematen duen ongizate-indize orokorra 10etik 9 puntukoa da: % 69,9k puntuazio oso altuak ditu. Hala ere, % 8,4 oso maila baxuan edo ertainean dago. 12 urte besterik ez dutenak kontuan hartuta (8,8), Gipuzkoan erregistratutako tasa Europako beste eskualde eta herrialde batzuetakoaren oso antzekoa da: Katalunia (8,8), Espainia (8,7) edo Alemania (8,2). Balio baxuagoak dituzte neskek ( % 68 oso puntuazio altuak) eta nerabeek ( % 53,1 oso puntuazio altuak). Nesken eta mutilen arteko aldeak, batez ere, 12 urtetik aurrera agertzen dira. Guraso bakarreko familietan bizi direnek puntuazio txarragoak lortu dituzte (batez beste 8,1 puntu).
Haurrak eta nerabeak oso pozik daude familia-bizitzarekin (9,4), ongizate materialarekin (9,4), bizi diren auzo edo herriarekin (9,2) eta beren lagunekin (9,2).
Ez daude horren pozik:
Inkesta bete duten % 80 inguru oso pozik daude: dituzten gauzekin, beren etxearekin, beraiekin bizi diren pertsonekin, lagunekin, osasunarekin eta beren herri edo auzoarekin. Haur eta nerabeen % 8 eta % 14 artean oso gutxi edo nahiko pozik daude honako hauekin: libre duten denbora, helduek nola entzuten dieten, eskolan ikasitakoak, seguru zenbateraino sentitzen diren, ikasle-bizitza eta beren gorputza.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.