Aisiaren esparruko datuak

 

Beren aisialdian egiten dituzten gauzekiko gogobetetze maila handia da: % 75,4 oso pozik daude, baina % 5,3 ez daude batere pozik edo ia batere pozik. Libre duten denborarekiko gogobetetze maila txikiagoa da: % 56,5 oso pozik daude, eta % 13,8 ez daude batere pozik edo ia batere pozik. Bi alderdietan nesken gogobetetze maila mutilena baino txikixeagoa da eta libre duten denborari dagokionez, bereziki, nerabeena ( % 42 daude oso pozik edo gustura). % 37,4k uste du beti ez duela nahi dituen gauzak egiteko nahikoa denbora. % 73,3ri familiarekin denbora gehiago igarotzea gustatuko litzaioke, eta % 75,9ri lagunekin denbora gehiago igarotzea. 

 

 

% 78,3k uste du bere kabuz erabaki dezakeela zer egin bere aisialdian, eta horrek esan nahi du hamarretik bik uste dutela beren maniobra-marjina txikia dela. Egunero % 36,4k telebista ikusten du, % 32k kirola egiten du, % 27,2k eskolako etxeko lanak egin eta ikasten du, eta % 22k etxeko lanetan laguntzen du. Egunero telebista ikusten duten ( % 41,7), bideojokoetan jokatzen duten ( % 21,1) eta kirola egiten duten ( % 43,2) mutilen ehunekoa neskena baino nabarmen handiagoa da ( % 31; % 8,5 eta % 20,9, hurrenez hurren). Aldiz, ohikoagoa da neskek egunero ikastea (nesken % 29,9k ikasten dute, eta mutilen % 24,8k).

 

Egunero egiten dituzten jarduerak