Autonomiaren esparruko datuak

 

Pertsonen % 72,7 oso pozik daude duten askatasunarekin; % 69,6 sentitzen duten segurtasunarekin eta % 62,1 helduek entzuten dioten moduarekin. Nesken eta mutilen arteko alderik handiena hautemandako segurtasunean dago ( oso pozik daude nesken % 66,7 eta mutilen % 72,6). Adinaren araberako aldeak nabarmenak dira. 12 eta 14 urte bitarteko pertsonen ehunekoak askoz baxuagoak dira askatasunari dagokionez ( % 60,1 oso pozik daude), sentitzen duten segurtasunari dagokionez ( % 59 oso pozik daude) eta entzuten dieten moduari dagokionez ( % 46,1 daude oso pozik). Guraso bakarreko familietako kide direnek gogobetetze maila txikiagoa dute alderdi guztietan, batez ere duten askatasunari dagokionez (batez beste, 8,2 puntu).