Auzoaren/herriaren esparruko datuak

Beren herriarekiko edo auzoarekiko gogobetetze maila orokorra handia da: % 78,8 oso pozik daude eta % 4,6 baino ez dira gogobetze maila oso txikia edo nahiko txikia dutenak. % 64,3 nahiko edo oso pozik daude beren inguruan beren adineko jendearentzat dauden jarduerekin, hau da, % 12,6k hobetzeko tarte handia ikusten du. Zaharrenak eta udalerri handietan bizi direnak ez daude hain pozik (8,7 eta 9,1, hurrenez hurren). % 36,4k bakarrik adierazi du bere inguruko jarduerei eta beste gai batzuei buruzko erabakiak hartzeko eta parte hartzeko interesa duela.

 


 

Hauek dira balorazio onena jaso duten alderdiak: bizilagunekiko harremanak, segurtasuna eta helduen tratua. Okerren baloratutako alderdiak honako hauek dira: arazo baten aurrean bizilagunen laguntza, herriko bizitzan parte hartzea eta mugitzeko askatasuna. Neskek okerrago baloratzen dute segurtasuna ( % 71,3 nahiko seguru edo oso seguru sentitzen da) eta parte hartzeko marjina ( % 49,5 parte-hartzearekin nahiko edo oso ados dago).

 

Bere auzo edo herriarekin erlazionatutako hainbat alderdirekiko adostasun maila