Indarkeriarik ohikoena hitzezkoa da (% 26,8k esan du azken hilabetean bitan edo gehiagotan irainak jaso dituela), eta ondoren, fisikoa (% 21,1) eta marjinazioa eta isolamendua (% 15,1). Badirudi hedatuago dagoela beren burua ez-binariotzat jotzen dutenen artean.
12 urtetik gorako neskek eta mutilek sexuari buruzko informazioa bilatzen dutenean, lagunengana (% 30,4) jotzen dute gurasoengana (% 16,9) edo Internetera (% 12,6) baino lehen. Bikotekidearekin lotutako gaiak (% 30,3) eta sexu-aniztasuna (% 17,8) dira interes handiena sortzen dutenak.
Nesken % 54,7 nahiko edo asko kezkatzen ditu desberdintasunak eta matxismoak, eta aldiz mutilen % 37,7.
Bi haur edo nerabetik ia batek nahiago du euskara erabili, gaztelania baino, lagunekin hitz egiteko. Euskararen erabilera errotuago dago udalerri txikietan (haur eta nerabeen % 70ek nahiago du euskara erabili) handietan baino (% 41,2).
Gipuzkoako haur eta nerabeen % 60 inguruk ez daki zein diren Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako eskubideak.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.