Ekintzarako orientabideak


 

  • Guraso bakarreko familiek gainerako familiek baino erronka konplexuagoei egin behar diete aurre; beraz, zentzuzkoa dirudi familia horientzako laguntza-baliabideak indartzea eta, bazterketa-arriskuari dagokionez, gainerako etxeekiko tartea murriztea.
  • Neskek eta mutilek ez dute beren ongizatea modu berean ebaluatzen. Garrantzitsua da haurrei eta nerabeei zuzendutako programak eta ekimenak diseinatzean, gauzatzean eta ebaluatzean genero-ikuspegia kontuan hartzea.
  • Ongizateak behera egiten du DBHko 1. maila egiten hasten direnean. Funtsezkoa da nerabeen ongizate maila handituko duten berariazko neurriak bultzatzea.
  • Haurren eta nerabeen parte-hartzea erronka argia da. Funtsezkoa da haur eta nerabeen parte-hartzea maila guztietan sustatuko duten programa eta proposamen berriak antolatzea.
  • Aisialdi eta denbora librerik ez izateak eragin kaltegarria izan dezake osasunean eta ongizate emozionalean. Komenigarria litzateke ekosistema berri bat sustatzea, haurren eta nerabeen aisialdirako eskubidea, atseden aktiboa eta sozializazioa bermatzeko.
  • Adiskidetasun-harremanak gero eta ohikoagoak dira ohitura eta jatorri desberdinak dituzten haur eta nerabeen artean. Komeni da gizarteratzea eta bizikidetza sustatzeko programak bultzatzen jarraitzea, gero eta haur eta nerabe gehiago ohitura eta jatorri desberdinak dituzten pertsonekin bizi diren une honetan, eta arreta aniztasunean jartzea balio sozial gisa.