Familia-bizitzaren esparruko datuak

 

Beraiekin bizi diren pertsonekiko gogobetetze maila oso handia da: % 85,7 oso pozik daude, eta oso gutxi edo neurri batean pozik agertzen direnak, berriz, % 2,9 dira. Ez dago alderik nesken eta mutilen artean, baina bai adinaren arabera: 12 eta 14 urte bitartekoen % 79,5 oso pozik dago berekin bizi diren pertsonekin. Guraso bakarreko familietan bizi diren pertsonak ez daude hain pozik (9,0 puntu batez beste).

 

 

Ondoen baloratutako alderdiak honako hauek dira: etxean hautemandako segurtasuna, senideengandik jasotzen duten laguntza eta familian igarotzen duten denbora. Hobetzeko tarterik handiena duten alderdiek parte hartzeko aukerarekin dute zerikusia: gurasoek entzun egiten didate eta esaten dudana kontuan hartzen dute, eta gurasoek eta nik elkarrekin hartzen ditugu nire bizitzari buruzko erabakiak. Nerabeak ez daude hain pozik alderdi guztietan.

 

Familia-bizitzarekin erlazionatutako hainbat alderdirekiko adostasun maila