Lagunen esparruko datuak

 

Lagunekiko gogobetetze maila oso handia da: haur eta nerabeen % 81,5 oso pozik daude, eta % 3,1ek baino ez du gogobetetze maila oso txikia edo neurri batekoa. Haur eta nerabeen % 74,4k egun gehienetan eskolatik kanpo lagunak ikusten ditu, % 21,8k astean behin edo bitan eta % 3,8k inoiz ez. Ohikoagoa da udalerri txikietan bizi direnek elkar ikustea ( % 80,7k egun gehienetan eskolatik kanpo lagunak ikusten ditu ).


 

Haur eta nerabeen % 90 inguruk uste dute nahikoa lagun dituztela, arazo bat izanez gero lagun horiek lagunduko dietela, ondo tratatzen dituztela eta haiekin egiten dituzten jarduerak gustatzen zaizkiela eta asko dibertitzen direla. Mutilek ( % 77) neskek ( % 68,4) baino gehiago uste dute erraza dela lagun berriak egitea. % 57,3k dio bere lagunik onenen ohiturak eta jatorriak ez direla bereak bezalakoak

Lagunekin erlazionatutako hainbat alderdirekiko adostasun maila