Ongizate materialaren esparruko datuak

 

Dituzten gauzekiko eta beren etxearekiko gogobetetze maila oso handia da: % 86,7 oso pozik dago duenarekin eta % 85,3 bere etxearekin. Kontrako aldean, % 2,3 eta % 2,9 inguru, hurrenez hurren, oso gutxi edo nahiko pozik daude bi alderdi horiekin. Dimentsio horretan emaitza onak izan diren arren, nabarmentzekoa da % 20,5 sarritan edo beti arduratzen dela familiak duen diruaz. Neskek eta mutilek antzera baloratzen dituzte, baina nerabeek batezbestekoaren azpitik: % 82,4 oso pozik daude dituzten gauzekin, eta % 79,6 beren etxearekin. Guraso bakarreko familietan bizi diren pertsonak ez daude hain pozik beren ongizate materialarekin: dituzten gauzak (batez beste 9,1 puntu) eta beren etxea (batez beste 8,9 puntu).

 

Bere gela: 10 urtetik gorako haur eta nerabeen % 72,9k bere gela dute, hau da, % 27,1ek ez. IKTak: Ia etxe guztietan Internet dago ( % 97,6) eta horietako askok ordenagailua edo tableta dute ( % 88,4). Haur eta nerabeen % 60,2k du telefono mugikorra, eta 12 urtetik aurrera, % 94k.

 

Ongizate materialarekin lotutako elementu batzuk etxean eskuragarri izatea

 

Ikasketak: Haur eta nerabeen % 4,9k ez dute ikasteko idazmahairik, eta % 3,4 inguruk gabezia batzuk izan ditzakete behar dituzten eskola-materialei dagokienez. Aisia eta kirola: Gipuzkoako haur eta nerabeen % 91,6k bizikleta du, baina baliteke % 4,6k kirola egiteko material egokirik ez izatea. Gipuzkoan haurrak eta nerabeak dituzten familiak batez beste 3 aldiz joan dira oporretara azken urtean.

Ongizate materialarekin lotutako elementu batzuk etxean eskuragarri izatea