Osasunaren esparruko datuak

 

Haur eta nerabeen % 83,9 oso pozik dago bere osasunarekin eta % 77,4 bere gorputzarekin. Nesken eta mutilen arteko alderik handiena beren gorputzarekin lotuta dago ( oso pozik daude nesken % 72,9 eta mutilen % 82,4). Adinaren araberako aldeak nabarmenak dira. 12 eta 14 urte bitarteko pertsonen ehunekoak askoz baxuagoak dira, batez ere beren gorputzari dagokionez ( % 56,7 oso pozik daude). Guraso bakarreko familietakoak direnek beren osasunarekin (batez beste 8,7 puntu) eta beren gorputzarekin (batez beste 7,6 puntu) gogobetetze txikiagoa dute.

 


 

Azken 2 asteetan, 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen ia erdiak ( % 52,2) estresa sentitu du maiz, eta % 17,3k tristura. Nesken egunerokoan, estresa mutilen eta adin handiagoa dutenen artean baino nabariagoa da.

8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen % 65,7 zoriontsu sentitu da. Ehunekoa zertxobait murrizten da nesken artean ( % 63,7) eta asko murrizten da 12 eta 14 urte bitartekoen artean ( % 50,4).