Zmz: Inkesta


Bigarren fasean, datuak eta informazioa bilduko dira, inkesta eta talde-eztabaiden bidez.

 

Metodologia

Ikerketa garatzeko online inkesta erabiliko da. Eta ahalik eta irismen handiena lortzeko, hezkuntza formalean eta ez-formalean egingo da. Lagin adierazgarria 2.000 inguru haur eta neraberengandik lortuko da, eta unibertsoaren banaketa errespetatuko da adinaren, eskualdearen, sexuaren eta udalerriaren tamainaren arabera.

Azterlanak metodologia osagarria izango du inkestaren informazioa osatuko duten datu kuantitatiboak lortzeko. Horrek hainbat alderditan sakontzea ahalbidetuko du, eta hainbat arlo adin-tarte horretako haur eta nerabeekin landuko da metodologia kualitatiboen bidez informazioan sakontzeko. Horretarako talde-eztabaidak erabiliko dira, eta era berean, txostena/azterketa adituekin kontrastatuko da.

 

Profesionalentzako baliabideak

Atal honetan 8-14 urteko ikasleekin lan egiten duten profesionalentzako baliabideak biltzen dira.


 

Inkestak:

Erantzunak online formatuan betetzea lehenetsiko da. Hala ere, arazorik izanez gero, hemen aurki ditzakezu adinaren arabera bereizita deskarga daitezkeen inkestak:

 

Inkesta betetzeko jarraibideak:

Hurrengo atalean, azterketa eta galdetegia nola aplikatu zehazten duen gida duzu eskuragarri.

 

Jarraibideak deskargatu

 

Ikasleei emaitzak aurkezteko baliabideak:

Hemen duzu eskuragarri ikasleei emaitzak aurkezteko infografia. Bertan, emaitza nabarmenenak aurki ditzakezu.

 

Infografia deskargatu

 

Honi buruz: