Sexualitaterako hezkuntza lantzeko Gipuzkoako udalen eskaintza:

Daturen bat osatu edo zuzendu behar dela nabaritzen baduzu, mesedez bidali mezu bat gure helbide elektronikora.

 

Aretxabaleta

Sexualitate-aholkularitzako zerbitzua

  • Lekua: Prebentzio Zerbitzua (Liburutegi zaharra, 2. solairuan)
  • Telefonoa:  843 98 52 46  Luz. 38
  • E-posta: sexologia-aholkularitza@aretxabaleta.eus

Arrasate 

Sexologia-zerbitzua 

Sexualitateari buruzko heziketa eta sentsibilizazioa, herri osoarentzat. Arreta zuzena, taldeekin elkarlana eta askotariko ekimenak: kanpainak, ikastaroak, argitalpenak, hitzaldiak...

Kontaktua:

Astigarraga

ZiRRara, Astigarragako sexu eta bikote aholkularitza

Emakumeek eta gizonek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan. Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Astigarragako Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Zerbitzua Astigarragako 16 urtetik gorako norbanako, bikote eta gurasoei zuzenduta dago.

Arreta bi modutara jaso daiteke: saio presentzialen bidez edo online; asteazkenero, 16:00etatik 19:00etara.

Kontaktua:

  • Telefonoa: 747493457
  • Lekua: Kultur-etxe zaharra. Kale nagusia 48
  • Informazio gehiagorako esteka:  www.astigarraga.eus/sexu

 

Gaztelekuan sexualitateari buruzko saioak

Gaztelekuan 12-16 urteko erabiltzaileei zuzendutako tailerrak izango dituzte eta nerabeek harreman afektibo sexualei buruzko zalantzak eta kezkak argitu ahalko dituzte bertan.

Kontaktua:

  • Gaztelekua. Kale Nagusia 48.

Azpeitia

PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza-zerbitzua 

Gizon eta emakumeek,  bakarka edo bikotean, sexu- eta bikote-zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan. Horiei irtenbidea emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero-estereotipoetan oinarritutako sexu-harremanak gainditzeko, Azpeitiko Udalak aholkularitza-gune profesionala jarri du, konfidentziala eta doakoa, osasun-zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Kontaktua:

Azkoitia

Lahia 3.0

Gazteek dituzten zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko zerbitzua.

Kontaktua:

  • Online soilik
  • Helbide elektronikoa: biluzikzerbitzua@hotmail.com
  • Instagram: @Lahia3.0

Donostia 

BILUZIK MUNDURA Sexualitateari buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua.

Sexualitateari buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua.

Kontaktua:

Gi/Donostia

BERDINDU Lesbiana, gay, trans, bixexual eta intersexualen Arretarako Zerbitzua.

Berdindu! Sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen zerbitzu publikoa da.

Kontaktua:

  • Telefonoa: 943 216 551
  • Helbide elektronikoa: berdindu.gipuzkoa@gmail.com
  • Informazio gehiagorako esteka: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/berdindu/

Hernani

GAZTEPLAX Sexu eta bikote aholkularitza-zerbitzua 

Gizon eta emakumeek, bakarka edo konpainian, sexu- eta bikote-zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan. Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero-estereotipoetan oinarritutako sexu-harremanak gainditzeko, Hernaniko Udalak aholkularitza-gune profesionala jarri du, konfidentziala eta doakoa, osasun-zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Irun

ASEXORA-T Udalaren sexu-aholkularitza 

Sexualitateari buruzko informazioa, aholkularitza, orientazioa eta bide-laguntza. Hilero, azken ostegunean, Raquel Calvo hezitzaile eta sexologoa gaztelekuan egoten da, sexualitateari buruz dituzun zalantza guztiak argitzeko.
Kontaktua:

  • Helbide elektronikoa: asexorate@irun.org (aurretiko hitzordua hartu daiteke).
  • Ordua: 17:00etatik  20:00etara.
  • Lekua: Martindozenea Gaztelekua.

Irura

Sexu- eta genero-aholkularitza

Gaztelekuan bakarkako eta taldeko aholkularitza-saioak 11-16 urte bitartekoentzat,  garai zehatzetan. Hitzordua eskatu beharko da aurretik.


Kontaktua:

  • Lekua: Gaztelekua - Kultur etxea
  • Telefonoa:  943692674
  • Helbidea: Pello Arrese Kalea 1, 20271 Irura.

Lasarte-Oria

Informazio- eta aholkularitza-bulegoa 

Sexuari buruzko informazio- eta aholkularitza-bulegoa Gaztelekuan, sexualitatea gazteekin lantzeko eta sexualitatearen inguruan kontsultak egiteko.

Kontaktua:


 

Oñati 

XIRRIKA Sexualitate- eta genero-gaietarako aholkularitza-zerbitzua  

Kontaktua:

Pasaia 

GOXATU Sexualitateari eta generoari buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua

Pasaiako Udaleko Gazteria Sailak eta Berdintasun Arloak antolatutako zerbitzuaren helburu nagusia da pasaiatar nerabe eta gazteen sexu-arloko informazioa hobetzea da.  Ekimen honen bidez, prebentzioa landu eta indarkeria matxistari ere aurre egin nahi zaio, azkenaldian era kezkagarrian ugaltzen ari delako, baita gaztetxoen artean ere.

Kontaktua:

Usurbil 

Sexu Aholkularitzako Gunea

Informazioa, formazioa eta bikote edo bakarkako aholkularitza sexologikoa eskaintzen zaie adin guztietako pertsonei.

Kontaktua:

  • Telefonoa: 697 919 516
  • Helbide elektronikoa: sexuaholku@usurbil.eus
  • Informazio gehiagorako esteka: https://www.usurbil.eus/eu/sexu-aholkularitza-gunea

Zarautz

Sexu Aholkularitzako Gunea 

Kontaktua:

Zestoa

HARREMONAK Hezkidetza Programa 

Urola bailarako hezkidetza-egitasmoaren xedea, tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzean datza. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrakoari eraginkorki aurre egiteko bidea. Gazteak dira gure etorkizuna eta, horregatik, ikastetxeetan saio ezberdinak egiteaz gain, auto-antolaketara bultzatzen ditugu, beren aisialdian ere partaide aktibo bilakatu, hitza eman, hausnarketa sustatu eta sortzen dituzten egitasmoak babestu eta indartuz. 

Informazio gehiagorako esteka: https://www.arremanitz.eus/harremonak/

 

Zumaia

AHOLKUSEX 

Sexu-aholkularitzako zerbitzua. Sexuari, sexualitateari eta harremanei buruzko banakako aholkularitza.

Kontaktua:

 

2022an, Gipuzkoako udalek sexualitaterako hezkuntza lantzeko antolatutako ekintza bereziak:

Zegama

Zegamako Gaztelekuan Feminismoa lantzeko jardunaldiak

Martxoak 25, apirilak 1, 11 eta 12. DBH1etik Batxilergorainoko ikasleak.

Honakoak dira jardunaldien helburu nagusiak:

  • Zegamako gazteak feminismora hurbiltzen hastea.
  • Indarkeria matxistaren inguruko kontzientzia sortzea.
  • Gazteak herrian eraldaketarako subjektu bilakatzen hastea.
  • Feminismoa herriko gazteen problematiketetatik lantzea.
  • Feminismoa eta aisialdia uztartzea.

Informazio gehiago 690264843 telefonora deituta.