Haur, nerabe eta gazteekin sexualitatea lantzen: Gazteak

 

 

Nire burua ezagutzen.

Erotikaz gozatzeko ahalmena. Sexu- eta ugalketa-eskubideak eta osasuna.
Norbere gorputzaren funtzioak ezagutu eta horiekiko jakin-mina sentitzea autozaintzaren ezinbesteko elementua da.

 

EROTIKAK ETA PLAZERAK

Gorputza erlazio- eta plazer-iturri gisa ulertzea.

Norberaren desira eta erotikaren autoezagutza bultzatzea.

SEXU- ETA UGALKETA-ESKUBIDEAK

Sexu- eta ugalketa-osasunari eragiten dieten eskubideak pertsona guztien eskubideak direla jabetzea.

Norberaren sinesmen, jarrera eta balioei buruz hausnartzea.

Pribatutasuna babestuko duen laguntza objektiboa eta errespetuzkoa jasotzea.

NORBERAREN EZAGUTZA

Pertsona sexudun gisa sakontzen laguntzea. Hau da, norberaren erotikaren autoezagutza eta azterketa sustatzea.

Maskulinitate- eta feminitate-eredu anitzak bistaratu eta berriak eraikitzen laguntzea.

Nolakoak dira nire harremanak?

Zaintzaren aberastasunak.Aniztasuna gure harremanetan.
Sortzen dugun harreman bakoitza bakarra eta berezkoa da, eta konfiantzan, errespetuan, enpatian, elkar-zaintzan eta berdintasunean izan behar dute oinarria. Afektibitateak, beraz, garrantzi adierazgarria du sortzen ditugun harremanetan.

 

KOMUNIKAZIOA

Nork bere beharrak, nahiak, desirak eta sexu-mugak adierazteko, komunikazio eraginkorra lantzea. 

Komunikazio ez-bortitza bultzatzea.

KONPROMISOAK ETA ZAINTZAK

Hartzen ditugun erabakiek eta egiten ditugun zaintzek norberarentzat eta besteentzat ondorio garrantzitsuak dituztela norberarentzat eta besteentzat ulertzea.

Tratu onetan oinarritutako harremanak sustatzea.

ANIZTASUNA

Harremanak izateko eredu desberdinak daudela ulertzea. 

Askotariko sexualitateei buruz hausnartu eta aniztasunaren onurak ikustaraztea.

SEXU-OSASUNA

Sexu-jokabide batzuk dituzten arriskuez jabetzea: Nahigabeko haurdunaldi edo sexu-transmisioko infekzioak. 

Sexu-autozaintza bultzatzea.

Inguruak eragiten dit.

Eskubideen aroa. Gurasotasunaren aukera.
Ezin dugu ahaztu jendarte batean bizi garela, komunitate batean; eta horrek, bizitzako gainerako arloetan bezala, eragina du gure sexualitatea ulertu, sentitu eta bizitzeko moduan ere.

 

GENEROAN OINARRITUTAKO BOTERE-HARREMANAK

Genero- eta botere-desorekak familietan, lagun artean, harremanetan, komunitateetan eta jendartean daudela jabetzea.

Generoan oinarritutako botere-harremanetan gertatzen diren dinamikak ikustaraztea.

Berdintasunaren aldeko jarrerak sustatzea.

GURASOTASUNAK

Sexualitatearen ugalketa-dimentsioan sakontzea. 

Guraso arduratsu eta kontzienteak izateko gaitasunak lantzea.

Familia-eredu anitzei buruzko erreferentzialtasuna eskaintzea.