Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Haurrak

Haur, nerabe eta gazteekin sexualitatea lantzen: Haurrak

 

Nire burua ezagutzen. 

Izaki sexuduna naiz.  Sentimenduen eta emozioen koloreak ezagutzen.
Norbere gorputzaren funtzioak ezagutu eta hauekiko jakin-mina sentitzea autozaintzaren ezinbesteko elementua da.


GORPUTZA

Gorputza ezagutu eta bere garapenaren kontzientzia izatea.

Gorputzaren zaintza eta ongizatea bultzatzea.

EMOZIOAK

Norberaren sentimenduen eta emozioen garrantziaz kontzientzia hartzea.

Haurren garapen emozionala indartzea.

GENEROA

Sexu biologikoa, genero-identitate eta –adierazpen eta desiraren adierazpenaren kontzeptuak ulertzea.

Genero-aniztasunaren garrantzia barneratzea.

Nolakoak dira nire harremanak?

Besteenganako errespetuaren garrantzia.Familiak, zaintza-sareak.
Sortzen dugun harreman bakoitza bakarra eta berezkoa da, eta konfiantzan, errespetuan, enpatian, elkar-zaintzan eta berdintasunean izan behar dute oinarria. Afektibitateak, beraz, garrantzi adierazgarria du sortzen ditugun harremanetan.

 

FAMILIAK

Familia-ereduen aniztasuna ikustarazi eta modu positiboan ulertaraztea.

Familiei sexualitate positibo batean eta genero-berdintasunean hezteko laguntzea.

LAGUNAK

Errespetuan, enpatian eta konfiantzan oinarritutako lagunen arteko harremanak sustatzea.

Harreman-mota desberdinen ezaugarriak identifikatzeko gai izatea.

SEXU-PORTAERAK

Haurtzaroan  izaten diren sexu-portaerak identifikatu eta modu egokian kudeatzen laguntzea.

Inguruak eragiten dit.

Denok gara desberdinak.  Taldeen izaera anitzak.
Ezin dugu ahaztu jendartean bizi garela, komunitate batean; eta horrek, bizitzako gainerako arloetan bezala, eragina du gure sexualitatea ulertu, sentitu eta bizitzeko moduan ere.

 

ESKUBIDEAK

Errespetuz eta inklusioa bultzatuz pertsona guztien giza eskubideak ulertzea eta aitortzea.    

BALIOAK

Norberaren balioak, familiarenak eta taldearenak identifikatzeko gaitasunak lantzea. 

Zaintza-lanetan trebatzeko kontzientzia eta baliabideak hartzea.

HEZKIDETZA

Bizi proiektua berdintasunean eta estereotipo sexistarik gabe eraikitzeko oinarriak finkatzea.

Etxean, eskolan, haurtxokoan eta komunitatean izaten diren harremanetan berdintasuna sustatzea.

INDARKERIA

Pertsona helduek haurra babestu behar dutenaren kontzientzia hartzea.

Haurtzaroan gertatzen den sexu-indarkeria identifikatzeko gakoak eskaintzea.

Sexu-indarkeriaren eta eskubideen urraketaren aurrean,  konfiantzazko helduarekiko komunikazioa errazteko gaitasunak lantzea.