Haur, nerabe eta gazteekin sexualitatea lantzen: Nerabeak

 

Nire burua ezagutzen.

Norbere identitatearen bila.Nire izaeraren aldaketak pil-pilean. 
Norbere gorputzaren funtzioak ezagutu eta horiekiko jakin-mina sentitzea autozaintzaren ezinbesteko elementua da.

 

NERABEZAROA

Nerabezaroan gertatzen diren aldaketa fisiko, psikologiko, emozional eta sozialerako bidelaguntza eskaintzea.

GORPUTZAREN IRUDIA

Gorputz guztiak bereziak eta bakarrak direla onartu eta aitortzea. 

Norbere gorputzaren pertzepzio positiboa indartzea.

Gorputza harremanak izateko  eta ongizaterako iturri gisa ulertzea.

Gailentzen diren edertasun ereduekiko ikuspegi kritikoa sustatzea.

DESIRAK ETA FANTASIAK

Fantasiak eta desira sexualak naturalak eta aldakorrak eta bizitza osoan zehar gertatzen direla ulertzea.

Fantasia sexualek norberaren autoezagutzan eta eszitazioan laguntzen dutela transmititzea.

IDENTITATEAK

Identitate sexualaren, genero-identitatearen eta identitate digitalaren eraikuntzan zaintzea eta laguntzea. 

Ahalduntze pertsonala sustatzea.

Nolakoak dira nire harremanak?

 

Zaintza-sareak.Sexu-harremanak egituratzen. 
Sortzen dugun harreman bakoitza bakarra eta berezkoa da, eta konfiantzan, errespetuan, enpatian, eta elkartasunean izan behar dute oinarria. Afektibitateak, beraz, garrantzi adierazgarria du sortzen ditugun harremanetan.

 

LAGUN-TALDEA

Nerabezaroan eta sexualitatearekin lotutako erabaki eta jokabideetan gertatzen den berdinen taldearen eragina aztertzea.

SEXU-HARREMANAK

Sexualitatea modu positiboan eta gozamenetik bizitzeko tresnak eskuratzea.

Sexu-osasuna sustatzea sarketa-praktiketatik at geratzen diren sexu-jokabideen ugaritasuna, aniztasuna eta plazera emateko gaitasuna adieraziz.

Pertsona autonomoak eta arduratsuak izateko trebatzea.

MAITASUN ERROMANTIKOA

Mito erromantikoei aurre egitea.

Elkar zaintzan eta parekidetasunean oinarritutako bikote harremanak taxutzeko baliabideak erraztea.

LGTBI+ ESKUBIDEAK

Sexu- eta genero-aniztasuna modu positiboan ulertzea eta aniztasunarekiko eskubideak aitortzea.

SARE SOZIALAK

Sare sozialen erabilera arduratsua sustatzea.

Komunikatzeko gaitasunak indartzea.

Inguruak eragiten dit.

 

Nire aukerak nire munduan.Sexualitatea Internet garaian. 
Ezin dugu ahaztu jendartean bizi garela, komunitate batean; eta horrek, bizitzako gainerako arloetan bezala, eragina du gure sexualitatea ulertu, sentitu eta bizitzeko moduan ere.

 

KULTURA ETA JENDARTEA

Kulturak, erlijioak eta jendarteak sexualitatea ulertzeko moduan duten eragina aztertzea.

INFORMAZIOA

Geure buruaz, sentimenduez eta gorputzez ikasten laguntzeko, informazio-iturri egokiak eskura jartzea.

Informazio-iturri ezberdinen eragina eta ondorioak ezagutzea.

Infoxikazioari aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

SEXUALITATEARI BURUZKO ARAU SEXISTAK

Estereotipo sexistetan sozializatuak izateak sexualitate-eremuan dakartzan arauei buruzko hausnarketa bultzatzea.

Emakumeak objektu sexual izatetik norberaren gorputzaren eta sexualitatearen jabe izatera bultzatzea.

Gizonen desira-subjektuaren eredua zalantzan jartzea eta sexualitatearen alderdi emozionalean sakontzea.

INDARKERIAK

Indarkeria matxistaren baitan, indarkeria sexistaz gain, beste hainbat indarkeria (genero-indarkeria, familia barruko indarkeria sexista, sexu-indarkeria, jazarpen sexista) identifikatzeko eta aurre egiteko gaitzea.