Jarduketa-ildoak

Honako hauek dira maila desberdinetan landu beharreko jarduketa-ildoak:

1. Eskubideen sustapena eta prebentzioa


 Sustapena

Tratu onaren kultura, ingurune seguruak eta haur eta nerabeen eskubideak modu eraginkorrean gauzatzean datza sustapena. Legearen arabera, haur eta nerabeen ongizatearen alde egiteko eta haien eskubideak eraginkortasunez gauzatzeko sustapen-politikak, -estrategiak eta –jarduketak egingo dira.

Irakurri 49. artikulua. Leiho berrian irekiko da.

(49. artikulua. 2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena)

Horretarako, haurren eta nerabeen eskubideak ezagutu eta errespetatuko dira, eta adingabeek beren eginbeharrak eta erantzukizunak beren gain hartzea bultzatuko da. Era berean, gizarte osoa sentsibilizatuko da eskubide eta eginbehar horiei eta haien beharrei buruz.

Gainera, haur eta nerabeei aitortutako eskubideak gauzatu ahal izateko eta haiek garapen osoa eta harmonikoa lortzeko beharrezkoak diren baldintza egokiak egon daitezen lagundu beharko da, zehazki:

 

 Prebentzioa

Prebentzioa dira adingabeen garapen fisikoa eta psikologikoa zaildu edo kaltetu dezaketen testuinguruak, egoerak edo jokaerak saihesteko eta, hasieratik hautemanez gero, haien larritasuna edo iraupena mugatzeko egituratutako politika, estrategia eta jarduketak. Garapen fisiko eta psikologiko horrek barnean hartzen ditu arlo emozionala, kognitiboa, soziala eta afektibo-sexuala.

Euskal administrazio publikoek haurren eta nerabeen kontrako indarkeria prebenitzeko ekintzak egin beharko dituzte, herritarrak, oro har, eta familiak eta haurrak eta nerabeak bereziki informatu, sentsibilizatu eta kontzientziatzeko (9 eta 131. artikuluak. 2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena).

Prebentzio-ekintzekin lotuta, bi estrategia mota garatuko dira:

  • Babes-faktoreak indartzeko estrategiak, haurren eta nerabeen ongizatea sustatzeko estrategiekin lotura zuzena dutenak.
  • Arrisku-egoerak, -baldintzak eta -faktoreak (gizartekoak, ekonomikoak, instituzionalak, familiakoak zein pertsonalak) kontrolatu, arindu edo murrizteko estrategiak.

 

Printzipioak 

Haurrei eta nerabeei lotutako sustapen-, prebentzio- arreta- eta babes-jarduerek printzipio hauetara egokitu behar dute, besteak beste (13. artikulua. 2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena).