Betebeharrak aisia hezigarrian

 

LOPIVIk eta, ondoren, EAEko Haurren eta Nerabeen Legeak hainbat betebehar ezarri dizkiete aisia hezigarriaren arloan, batetik, administrazioei, eta bestetik eremu horretan aritzen diren entitate, zentro eta erakundeei haurren eta nerabeentzako ingurune seguru eta babesleak sortzeko eta tratu oneko kultura sustatzeko orduan.

Haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloarentzat indarkeriaren aurkako prebentzio-jarduerak garatzea ez da gai berria. Nolanahi ere, arestian aipatutako araudiak, nahitaez bete beharrekoak, aukera paregabea izan daitezke, bertan proposatzen diren zenbait tresna erabiliz, gure lana kalitate eta zorroztasun handiagoz egiteko.

Administrazio publikoak

Haur eta Nerabeen Legearen arabera, hauek dira, laburbilduz, aisia hezigarriaren esparruan –baita arlo digitalean ere– administrazioek bete beharko dituztenak:

  • Sentsibilizazioa, prebentzioa eta detekzio goiztiarra.
  • Familiei laguntza eta aholkularitza ematea.
  • Profesionalen trebakuntza.
  • Administrazioen arteko elkarlana.
  • Tratu onaren kultura eta ingurune seguruak eta babesleak eraiki eta bultzatzea.
  • Informazioa eta komunikazioaren (HIKT) erabilera arduratsua sustatzea.


Aisia hezigarrian eta astialdian aritzen diren entitate, zentro eta erakundeak

Aisialdiko jarduerak egiten dituzten entitate, zentro eta erakunde publiko nahiz pribatuek beren ohiko funtzionamenduan sartu beharko dituzte haurren eta nerabeen kontrako indarkeria prebenitzeko honako jarduketa hauek:

  • Erakunde edo administrazio arduradunak sortutako jardun-protokoloak aplikatzea.
  • Langileei edozein indarkeria-mota prebenitzeko eta horietatik babesteko aplikatu beharreko politika eta protokoloen berri ematea.
  • Babes-ordezkariaren figura izendatzea.
  • Monitorizazio-sistema bat ezartzea, protokoloak betetzen direla ziurtatzeko.
  • Haur eta nerabeen eskubideak eta eginbeharrak sustatu eta errespetatzeko kultura bultzatzea, inolako diskriminaziorik gabe.
  • Diskriminazioaren eta indarkeriaren aurkako neurriak hartzea, haurren eta nerabeen familien eta profesionalen parte-hartzearekin.
  • Haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa sustatzea, haien prestakuntzaren eta garapen integralaren alderdi guztietan.
  • Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa eskatzea. Hau kontuan hartu beharko da adingabeekin harremana izango duen pertsona oro kontratatzeko lizitazioetan. (Ikus 314. artikulua)

Irakurri 137. artikulua

(137. artikulua. 2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena)

 

Hori horrela, gurera ekarrita, hiru mailatan bereiziko ditugu jarduketa-ildo bakoitzean egin beharrekoak: