Prestakuntza

 

Haurren eta Nerabeen Legeak aurreikusten duenez, euskal administrazio publikoek haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideei buruzko prestakuntza espezializatua, hasierakoa eta jarraitua sustatu eta bermatuko dute haiekin ohiko harremana duten profesionalentzat (311 eta 312. artikuluak. 2/2024 Legea, otsailaren 15ekoa, Haur eta Nerabeena).

 

 

Hori horrela, hona hemen gutxieneko berariazko edukien proposamen bat prestakuntza horretarako:

 

TREBAprograma

Legeak administrazioei ezartzen dizkien betebeharretan ikus daitezkeenez, hauek behartuta daude gizartea gaiaren inguruan sentsibilizatzera, tratu onaren kultura eraiki eta bultzatzera, eta baita profesionalak trebatzera ere. Beraz, legeak agintzen diena betez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamenduak tratu onaren eta ingurune seguru eta babesleen gaia landu du, hainbat formatutan TREBA programaren hiru ildoetan: gurasoak, profesionalak eta gazteak.

Adingabeen ongizatea eta tratu ona sustatzeko erronka horretan, haur eta nerabeekin diharduten profesionalek tresna bereziak behar dituzte beren esku hartzearen bitartez adin txikikoen behar eta eskubideei erantzuteko. Eta horregatik, TREBAprofesionalak programak prestakuntza espezifiko eta espezializatua eskaini die Gaztematika sareko teknikari eta hezitzaileei:

 

Ikastaroa Ikasturtea Hartzaileak
Tratu ona, ingurune seguruak eta babesleak: kontzeptu eta baliabide nagusiak 2024-2025  Profesionalak: teknikariak eta hezitzaileak
LOPIVI: Ingurune seguruak eta babesleak eraikiz 2023-2024   Profesionalak: teknikariak eta hezitzaileak

 

 

Haur eta nerabeen babesa EHUn

Bestalde, hezkuntza formalaren esparruan, EHUk “Haur eta nerabeen babesa” graduondokoa sortu du 2024-2025 ikasturtean, arlo desberdinetan adin txikikoekin lan egiten duten profesionalentzat. Honen helburua da kirolean, hezkuntzan eta aisian ingurune seguruak sortzea.