Inspira STEAM

Nesken bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko proiektua da; eta hainbat herritako gaztelekuetara eraman da. 

Prestakuntza teknologikoaren aldeko apostua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtez urte. Emakumeen kasuan, gainera, datuak are eta nabarmenagoak dira.

Hori horrela, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretatik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM.
 

#inspiraSTEAM 
#inspiraSTEAMgazteleku

 

Proiektu hau, batez ere ikastetxeetan garatzen da; baina 2019. urtean hainbat herritako gaztelekuetara eraman zen lehenengoz. 


Zerbitzu horietan programa garatzeko saio batzuk antolatzen dira, gaztelekuetako hezitzaileek eta aholkulari eta mentoreek dinamizatzen dituztenak. Inspira STEAM-en oso garrantzitsak dira  mentoreak, hau da, neska gazteengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen aritzen diren emakume boluntarioak.


Esperientzia honek izandako emaitza onak  ikusita, 2020. urtean proiektua Gipuzkoako beste 4 gaztelekutara eraman zen. 

 

 

Helburuak

- Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak ematea.

- Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutaraztea.

- Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek elkarrekin lortzeko beharraz ohartaratzea.

- Teknologiako karrerei buruz sentsibilizatzea eta orientazioa ematea.

- Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakustea.

- Gizartean ditugun estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.

Programaren hartzaileak

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ekimena da.

Parte hartzen duten gaztelekuak

ALTZA (Donostia) INTXAURRONDO (Donostia) MARTUTENE (Donostia)

Bertsolari txirrita, 31. 20017 

Telefonoa: 94348 1490

 

gaztelekua_altza@donostia.eus

Felix Gabilondo plaza, 1 Intxaurrondo Kultur Etxea 20015

Telefonoa: 943 483 488


gaztelekua_intxaurrondo@donostia.eus

Martutene pasealekua, 48 20014 

Telefonoa: 943 466 492



gaztelekua_martutene@donostia.eus

 

 

ARRASATE

Pablo Uranga, 6 20500

Telefonoa: 943252088

gazteria@arrasate.eus

Agenda

Gaztelekua 1. saioa 2. saioa 3. saioa ORDUTEGIA
Altza 2020/03/04 2020/03/11 Atzeratuta 18:00-19:30
Intxaurrondo 2020/03/05 2020/03/12 Atzeratuta 18:00-19:30
Martutene 2020/03/05 2020/03/12 Atzeratuta 17:30-19:00
Arrasate 2020/03/06 Atzeratuta Atzeratuta 18:30-20:00

Saioen programazioa

 
SAIOAK EDUKIAK
1. SAIOA
  • Mentorearen eta neska-mutilen aurkezpena
  • STEAMen definizioa eta halakoak gure inguruan non ikus ditzakegun.
  • Inguruan ditugun estereotipoak ezagutu eta identifikatu.
2. SAIOA
  • Zientziaren eta teknologiaren historian emakumeek egindako lorpenak, aurrerapenak eta ekarpenak baloratu.
  • STEAM arloan ekarpenak egin arren, aintzat hartuak izan ez diren emakumeak aintzatetsi.
  • Gaur egungo STEAM emakumeak ezagutzera eman, ikusgarri egin eta aintzat hartu.
3. SAIOA
  • Positiboki baloratu, pertsonaren sexua edozein izanik ere, edonork egin ditzakeen jarduera guztiak. 
  • Lan-egoera estereotipatu gabeak ezagutzera eman.
  • Teknologia aplikatzeko arlo desberdinak ezagutarazi.

Proiektuaren ezaugarriak

  • Inspira STEAM proiektua Deustuko Unibertsitateak sustatzen du. 
    Hona hemen programa orokorraren webgunea: Inspira STEAM 
  • Jatorrian, egitasmo honen helburua zen lehen hezkuntzako ikasleen artean STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko sigletan) gaiak sustatzea; baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honen bitartez, bigarren hezkuntzara eta astialdiaren alorrera ere zabaldu nahi da.

    INSPIRA STEAM GAZTELEKUETAN
     
  • INSPIRA STEAMek etapa berria hasi zuen 2019an Gipuzkoako gaztelekuetan gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko.
     
  • Ekimena 12 eta 16 urte bitarteko neska eta mutilentzat da, eta programa garatzeko hainbat saio antolatu dira.
     
  • 2019an: Idiazabal, Zestoa, Zarautz, Oñati eta Legazpiko gaztelekuetan jarri zen martxan.
     
  • 2020an: Arrasate eta Donostiako (Altza, Intxaurrondo, Martutene) gaztelekuetan.

    MENTOREAK
     
  • Gaztelekuetan antolatu diren saioak bertako hezitzaileek eta aholkulari edo mentoreek  zuzendu dituzte. Mentoreak emakume boluntario, aholkulari eta profesionalak dira.
     
  • Hezitzaileek eta mentoreek parte hartu dute Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duen prestakuntzan, saio horiek dinamizatzeko beharrezkoak izango dituzten baliabideak eta aholkularitza jasotzeko.

Aurreko edizioak