Pelusa

 

Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen proiektua da. Tolosan eta Donostian burutuko da: asteburu batean emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira.

Emakumeen sexualitatea eta plazera tabua izan dira denbora askoan eta, horregatik, gai horri buruzko elkarrizketak eta eztabaidak piztu nahi dituzte Pelusako kideek. 

 

Horretarako, lehenik eta behin gaiaren inguruan normalizazioa eta hausnarketa bultzatzea da helburua.