Maite duten neskak edo EMEDEENE, arte garaikidean, performancearen eta performantibitatearen bilakaera eta tipologia aztertzen duen arte-erakundea da. Norbere esperientziaren eta arte garaikideko ikerketaren arteko interkonexio-gune bat da. Hau da, esplorazio-gorpuztua da; taldea osatzen duten artisten interesetatik sortzen diren lan-ildoetatik abiatuta egiten du lan, esperientzia garaikideari dagokionez. Hainbat proposamen ekoizten, ikertzen, aurkezten eta garatzen dituzte, performatibitate gisa ulertzen dutenaren eta haren sorkuntza-prozesuen barruan.
EMEDEENEk argi du kapitalismoaren testuinguruan ekoizten eta ikertzen duela. Kapitalismoa bizi-modu gisa proposatzen dituen baldintza prekarioei eta sistema horretatik sortzen diren diskurtso apolitikoei erreparatzen die. Esperientzia horri atxikitako subjektu direla jakitun izanik, EMEDEENEk gorputzaren eta afektuen artean ikertu eta produzitzen du, agertoki utopikoak sortuko dituzten tresna eta diskurtso kritikoak proposatuz. Horretarako, maitasuna ekintza politiko izendatzen dute, aditz, gaizkia bortxatzen duen ekintza erradikal konplexu. Diskurtso transfeminista sakon batetik, hori da erantzuteko duten modua, eta praktika artistikotik egiten dute.
2 ekitaldi egingo dituzte:
Otsailaren 20ean: “Donostiara joatea baino are dibertigarriagoa da” Danele Sarriugarte.
Ekitaldiaren izenak Frank O'Hararen poema bati egiten dio erreferentzia zuzena. Having a Coke with you, Jose esteban Muñozen hitzen arabera queer energia utopikoa biltzen duena. Bertan, elkarlaneko lan berri bat produzituko da EMEDEENEn. Bi asteko egonaldi baten bidez utopia partekatuak ikertzeko gonbidapena luzatu zaio Danele Sarriugarte idazleari. Bi astez EMEDEENEk partaideen akonpainamenduaz egun bateko ekitaldi bat produzituko da. Ekitaldi honek espazioaren oinarri kontzeptualak eta emozionalak ezartzea bilatuko du bereziki, bertako liburutegiari so eginez.
Uztailaren 3an: "Antzinako Oihartzunak” Pelumi Adejumo. Arbasoak, hizkuntza gutxituak eta espiritualitateari lotutako ahotsezko performanzea.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.