Arduradun politikoen harrera prestatzea

 

Hemen aurki dezakezu zure udalerriko arduradun politikoen harrera prestatzeko material lagungarria.

Arduradun politikoak Gaztematikara erakartzeko, zinegotzi eta teknikarien arteko aurkezpen-bilerak mugarri garrantzitsua izango dira.

Horregatik, zure zinegotziari udalerriko haur, nerabe eta gazteen sustapen-arloa eta Gaztematika sarea azaltzeko material batzuk prestatu ditugu. Guztiak dira osagarriak eta aukerakoak, jakina:

  • Zinegotzientzako liburuxka. Berari emateko da, bileraren aurretik edo bertan. Gaztematika zer den eta nola antolatuta dagoen azaltzen du, labur eta erraz ulertzeko moduan. Testuingurua ematen dio aurkezpen zehatzagoari. Gainera, Dekretua eta haur, nerabe eta gazteei eragiten dieten beste lege batzuk ditu erantsita.
  • Bilerarako “gidoia”. Bi atal ditu: Haur, nerabe eta gazteen sustapena eta Gaztematika sarearekiko konpromisoa. Aurkezpenerako ideiak jasotzen ditu Udalaren ikuspegitik azalduta.
  • Herriko argazkia. Txantiloi moduko bat da, bakoitzak berea osatzeko. Azpimarratu beharreko zenbait alderdi adierazten ditu: herriko datuak, funtzionamendua…
  • Bideoak. Lagungarriak izan daitezke. Hiru dira: Amaitu den legegintzaldiaren laburpena, Gaztematika sarearen azalpen laburra eta Zerbitzuei buruzkoa.

Bilera prestatzeko materialak (gidoia):

 

Material lagungarriak:

 

Ikus-entzunezko lagungarriak: