Astialdiko ekintzak antolatzeko laguntza:

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak atal hau prestatu du astialdiaren arloko profesionalentzat eta boluntario aritzen direnentzat, beren ekintzak antolatzeko  informazioa eta euskarria eskaintzeko asmoz.

Astialdian egiten den lana hezigarria da, baloreetan hezten duelako. Haurren eta nerabeen garapen integralean laguntzen ari gara eta, beraz, ardura handiko lana dugu esku artean. Horregatik, kontuan hartu behar ditugu funtsezko hainbat alderdi, lan  pedagogiko hori kalitatezkoa eta segurua izango dela ziurtatzeko.

Halaber, atal honetan topatuko dituzue, Aldundiari dirulaguntzak eskatzeko edo derrigorrezkoa den jakinarazpena egiteko bideak, eta baita bestelako baliabide batzuk ere.

 

 

Irudian aipatzen diren dokumentuak eskuratzeko, deskargatu infografia bera pdf formatuan