Udaleku eta kanpaldiak erregulatzen dituen araudiak esaten du, zuzendariaz gain, jarduera horietan parte hartuko duten profesionalen % 40ek astialdiko begirale-titulua izan behar duela. Hona hemen ekintza horiek garatu ahal izateko legeak zehazten dituen ratioak:
Astialdiko ekintzak modu egokian garatzeko oinarritzat hartzen diren diplomak bi dira:
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak ematen ditu titulazio horiek; baina horretarako, interesa dutenek ikastaro bat egin behar dute ofizialki onartuta dauden astialdiko eskoletan.
Beheko taulan azaltzen dira Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak lan horietarako baliokide gisa onartzen dituen titulu bakarrak.
Bertan ikusiko duzue titulu, diploma edo ziurtagiriaren izena, nork emana den eta bakoitzari lotuta dagoen legea/araua (edukiak, praktikak…):
Titulua | Erakundea | Araudia |
---|---|---|
Beste autonomia erkidego bateko gazteria-erakundeak emandako haur eta gazteen aisialdiko begirale- eta zuzendari-titulu edo -diploma ofizialek administrazio-gaikuntza dute Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan lan egiteko | Gobernu autonomiko bakoitzeko gazteria-erakundea | |
Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizaziorako profesionaltasun-ziurtagiria | Lanbide edo SEPE | 1537/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, gizarte- eta kultura-zerbitzuak izeneko lanbide-arloari dagozkion bi profesionaltasun ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.. Leiho berrian irekiko da. |
Natur inguruneko gidari-lanetako eta aisialdirako teknikari-titulua. (Haur eta gazteen astialdiko jarduerak dinamizatzeko 160 orduko praktikak barne.) |
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila | 402/2020 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, Natura Inguruneko eta Aisialdiko Gidaritzako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.. Leiho berrian irekiko da. |
Titulua | Erakundea | Araudia |
---|---|---|
Beste autonomia erkidego bateko gazteria-erakundeak emandako haur eta gazteen aisialdiko begirale- eta zuzendari-titulu edo -diploma ofizialek administrazio-gaikuntza dute Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan lan egiteko | Gobernu autonomiko bakoitzeko gazteria-erakundea | AGINDUA, 2016ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Azken xedapenetatik lehenengoa. |
Haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak zuzentzea eta koordinatzea profesionaltasun-ziurtagiria | Lanbide edo SEPE | 1697/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, gizarte- eta kultura-zerbitzuak izeneko lanbide arloari dagozkion bost profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.. Leiho berrian irekiko da. |
Animazio soziokultural eta turistikoko goi-mailako titulua. (Haur eta gazteen astialdiko jarduerak zuzentzeko eta koordinatzeko 120 orduko praktikak barne.) |
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila | 1684/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Animazio Soziokulturaleko eta Turismoko goi mailako teknikari-titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena.. Leiho berrian irekiko da. |
Gizarte- eta kirol-animazioko eta irakaskuntzako goi mailako teknikari-titulua. (Haur eta gazteen astialdiko jarduerak zuzentzeko eta koordinatzeko 120 orduko praktikak barne.) |
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila | 653/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta Animazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena.. Leiho berrian irekiko da. |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.