Zmz? Haur eta nerabeen ahotsa. 
Nola ebaluatzen duten Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizatea.
​​​​​​​

 

Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin bat etorriz, Zmz? azterlan honen bidez, Gipuzkoako haur eta nerabeei hitza eman nahi izan diegu, haien ongizate-maila subjektiboa ezagutzeko.

Gure helburua da haien ikuspegia, kezkak eta proposamenak hurbiletik ezagutzea, politika publikoak diseinatu eta jarduerak planifikatu ahal izateko; zerbitzu eta baliabideak hobetu eta sustatzeko, lagunkoiagoak izan daitezen eta haien premia eta lehentasunetara egokituago egon daitezen; ongizateari buruzko ezagutza zabaltzeko tresna bat diseinatu eta testatzeko; eta ongizate horrekin lotutako parametro batzuen ebaluazioa monitorizatzeko.

Datuak bildu eta aztertu ondoren, txosten bat egin da, lortutako emaitzen eta atera daitezkeen ondorioen berri emateko. Horregatik, bi atal izango dituen lansaio batera gonbidatu nahi zaituztegu. Lehenik eta behin, azterlanaren informazio nabarmenena eta ondorioak aurkeztuko dizkizuegu, eta, bigarren zatian, gaian sakondu eta lanaren emaitzak zuekin aztertuko ditugu.

 

Goizeko saioa

 

Gaia: ZMZ? HAUR ETA NERABEEN AHOTSA. Nola ebaluatzen duten Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizatea.

Datak: Maiatzak 30

Ordua: 10:00etatik 13:00etara

Non: Kirol Etxea. Anoeta paselakua, 5, 20014 Donostia.

Hizkuntza: Euskara

Hartzaileak: Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko hezitzaileak eta arduradun tekniko eta politikoak.

Egitaraua: 

10:00-11:00 | Ikerketaren aurkezpena. 

11:00-11:30 | Kafea.

11:30-13:00 | Taldeetan banatu eta emaitzei buruzko hausnarketa.  Taldeak honakoak dira:

  • Haurren iritzia.
  • Nerabeen iritzia.

OHARRA: Goizeko saioa Gaztematika sareko hezitzaile eta arduradun tekniko eta politikoentzat da

 

Arratsaldeko saioa (BERTAN BEHERA)

 

Gaia: ZMZ? HAUR ETA NERABEEN AHOTSA. Nola ebaluatzen duten Gipuzkoako haur eta nerabeek beren ongizatea.

Datak: Maiatzak 30

Ordua: 18:00etatik 19:00etara

Non: Kirol Etxea. Anoeta paselakua, 5, 20014 Donostia.

Hizkuntza: Euskara

Hartzaileak: Irakasleak eta gai honetan interesa duen pertsona oro.