Helburua da Zarauzko eta Gipuzkoako ondare historikoari behar eta merezi duten garrantzia ematea: kasu honetan, proiektua 1954an elkartu ziren bi anaien ekintzailetzari buruzkoa da.
Zarauzko Basor tailerrean kokatzen da, bereziki, 1954. eta 1962. urteen artean bertan ekoiztu ziren Derlan motorren inguruan. Urte hartan halakoak ekoizteari utzi eta itsasontzietarako enbrageak egiten hasi ziren.
Proiektua 1954an elkartu ziren bi anaien ekintzailetzari buruzkoa da. Hauek motorrak diseinatu eta Zarautzen bertan ekoizten zituzten, hasieratik amaierara. Herrian eta nolabait Euskal Herri osoan ere ezagutzera eman nahi dira bertan egiten ziren fabrikazio konplexuak; eta horretarako, ahalik eta informazio gehien lortu nahi dugu erakusketa bat osatzeko: argazkiak, istorioak, motor-ereduak eta abar. Gainera, honekin guztiarekin dokumental bat osatu nahi da, betirako jasota gera dadin.
Euskal Herrian izan ziren motor-marka guztiak bilduko dituen mapa bat osatuko dute eta, horren bidez, gure lurraldeak urte luzeetan izan zuen eragina azaldu. Erakusketa 2018an egiteko asmoa dute, eta ordurako dokumentala amaituta izan nahi dute, erakusketan bertan erreproduzitu ahal izateko.
Datak | Tokia | Azalpena |
---|---|---|
2017-07-02 | Langile ohiak elkartu | Eraikina bota aurretik, argazkiak atera eta proiektua azaldu |
05-2018 | Erakusketa | Lortutako informazio guztia bilduko duen erakusketa |
2018-05 | Dokumentala | Erakusketako informazioa eta langile ohiei egindako elkarrizketak bilduko dituen dokumentala aurkeztu |
2018-09-27/2018-10-04 | Erakusketa | Zarautzen egindako Derlan motorrak. |
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.