5AZA.

Gipuzkoan Gazte Tour Tolosa: OLATZ SALVADOR + IZOTZ

 

 

KONTZERTUAK

 

 

Ordutegia:

19:30etik aurrera

  • DONOSTIALDEKO ARTISTA:  IZOTZ 
     
  • ARTISTA NAGUSIA: OLATZ SALVADOR

 

 

 


DONOSTIALDEKO ARTISTA

IZOTZ ALASTUEY:


Izotz Alastuey donostiarra da eta oso txikitatik hasi zituen pianoko eta kantuko ikasketak. Beti konposatu izan ditu bere abestiak, baina iaz astero bat sortzea erabaki zuen. Horren ondorioa da “Comments”, bere lehen singlea, plataforma digitalen bidez ekoiztu eta argitaratzen hasi zena.

Bigarren singlea, “I Ain’t Like The Rest”, urriaren hasieran kaleratu zuen. Pop rock baladen eta musika alternatiboaren arteko fusio gisa definitzen du bere estiloa, eta letren bidez transmititu nahi du nerabezaroko antsietatea eta, batez ere, desberdin izateagatik eta sentitzeagatik gizartean nork bere lekua ez topatzeko beldurra.

 

 

 

ARTISTA NAGUSIA

OLATZ SALVADOR

Olatz Salvador gazte-gaztetatik hasi zen musikarekiko lotura garatzen. Piano eta solfeoko ikasketak egin zituen haurtzaroan, eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen, bere kasa. Musika ikasten jarraitu zuen Ainara Ortegaren eskutik jasotako ahots-teknikako eskolekin, eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolan jasotako musika-harmoniako eta baxuko prestakuntzarekin.

20 urterekin, hammond doinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen Skakeitan bandan, eta gaur egun teklatu-jotzailea izaten jarraitzen du bertan. Hala ere, 2014an eman zuen lehen kontzertua Donostiako Le Bukowski aretoan, “Bakarrik hobeto fest” jaialdiaren lehen edizioan. Emanaldi hura izan zen inflexio-puntua, eta hortik aurrera bakarkako ibilbideari ekin zion, proiektu gisa finkatu arte. Kontzertu hura eman eta lau urtera iritsi zen bere bakarkako lehen diskoa: “Zintzilik”. Bederatzi abestiz eta estilo propio batez osatutako lan intimista, xehetasun asko dituen disko delikatua.