18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei ahalduntze prozesuan lagunduko dien prestakuntza eskaintza da hau, sortu berria eta hemendik aurrera martxan jarriko duguna.
Gazteekin batera focus group metodologiaren bitartez diseinatutako prestakuntza da, 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu delarik. Emaitza, gazteentzako interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko pilula laburrak dira.
Ikastaroa | Data | Egoera |
---|---|---|
Adimen emozionala | Martxoak 24, 25 eta 26 | ![]() |
Gazte eraldatzaileak | Maiatzak 13, 21 eta 27 | ![]() |
Taldea: Komunikazioaren indarra. | Atzeratuta | ![]() |
Zuzendari-ikastaroak: Eusko Jaurlaritzak homologatutako diploma.. Leiho berrian irekiko da. |
2020ko abenduaren 19tik 2021eko ekainaren 12ra | ![]() |
Ikastaroak aurrez aurrekoak izango dira, baina zati batzuk streaming bidez emango dira. Aditu baten hitzaldiak dinamika ezberdinekin uztartuko dira, eta praktika on bat emango da ezagutzera.
Aurrez aurrekoa:
Ikastaroa bere osotasunean egiteko gazteak zentrora gerturatu beharko dira. Plazak betetzen badira, itxarote zerrendan daudenei streaming bidez jarraitzeko lotura pasako zaie. Bertaratu ezin direnei ere streaming-erako lotura pasako zaie (distantzia geografikoagatik edo konfinatuta egoteagatik gerturatu ezin direnei).
Streaming bidez:
Ikastaroaren zati batzuk streaming bidez emango dira. Horretarako, Youtube plataforma erabiliko da, baina modu pribatuan. Era horretan, soilik lotura duten pertsonek ikusi ahalko dute hitzaldia. Youtubeko txataren bitartez galderak egiteko aukera emango da, hitzaldian horretarako tarte bat utziko delarik.
Dinamikak:
Ikastaroaren atal batzuetan dinamika bitartez lan egingo da, ikasteko eta edukiak barneratzeko modu eraginkorragoa izan daitekeelako. Hitzaldia ematen duen irakasleak berak egingo ditu dinamikak, baina hauek ez dira streaming bitartez emango, jarraipena on line egitea oso zaila baita.
Praktika ona:
Gaiari buruzko ikuspegia osatzeko, praktika on bat ezagutzera emango da. Hori ere streaming bidez egingo eta irakaslea ez den beste gonbidatu batek emango du, gazteentzako erreferentea den norbaitek. Zentroan bertan egon daiteke, edo Youtube bitartez zuzeneko konexioa egin.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.