18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da hau, lana/bizitza binomioan bigarrena ardatz duena. TREBA gazteak programaren asmoa da beren emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatzea.
Gazteekin batera focus group metodologiaren bitartez diseinatutako prestakuntza da, 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu delarik. Gainera, programan parte hartzen duten udalek ere inkesta zabaldu dute beren herrietako gazteen artean. Horren guztiaren emaitza gazteentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko pilula laburrak dira.
Gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.
Zaintza, sexkuntza, gaitasun kritikoa eta zeharkako beste hainbat gai lantzen dira ikastaro hauetan.
GAIAK
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena
Trebatzailea: KALEA
Trebatzailea: KALEA
EMANTZIPAZIORAKO ETXEKO EKONOMIA
Trebatzaileak: Kontsumobide
EKOLOGIA GAZTEEN IKUSPUNTU BATETIK (ONLINE)
Trebatzailea: Gorka Laurnaga
Aurten, lehen aldiz, bi ikastaro luze eskainiko dira. Hiruzpalau saio izango dira eta bakoitzak 2-3 orduko iraupena izango du. Formatu berri hau Donostiako Kontadores gazte zentroan eta Zegaman eskainiko da soilik.
GU GARENA BESARKATUZ (Kontadores)
Trebatzailea: Hiruki Larroxa
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.