*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Zeharkakoak      

 

13. Argazkilaritza: irudiaren pedagogia bisual eta terapeutikoa. Desioa

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Astearte, asteazken eta ostiral. Goizez 10:00-13:00 bitartean.

Trebatzaileak: Maider Oiartzabal eta Idoia Telleria

 

Helburu orokorra:

  • Mugimendu eta irudiaren bitartez autoezagutza lantzea.

 

Helburuak:

  • Autoestimua lantzea
  • Konfiantza indartzea
  • Elkar ezagutza sustatzea
  • Egindakoa partekatzea
  • Elkar heztea

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Barne eta kanpo desioak identifikatzeko ariketak proposatuko dira: lehenik gorputz kontzientzia lanketaren bitartez eta ondoren, irudiaren bitartez adieraziko dira.

 

Metodologia:

  • Saio praktikoak izango dira. Gorputz kontzientzia lanketa mugimendu teknika ezberdinen bitartez. Mugikorraren bitartez sortutako irudiak argazkituko dira. Sormenaren praktika eta proiektu artistikoen bidez jendartearen heziketa eta kontzientzia eraldatzen dabiltzan emakume sortzaile kolektiboa. Mugimendua eta irudia landuko dira saio ezberdinetan, baina gai ezberdinetatik landuta. Mugimendua/gorputza eta argazki/irudia uztartzen ditu, gazteen garapen pertsonal indibiduala zein kolektiboa lantzeko metodologia eskainiz. Mugimendua eta irudiaren bitartez autoezagutzaren lanketa.