*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Sexkuntza      

 

7. Edertasun kanonak

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Irati Garcia López de Aguileta  

 

Helburu orokorra:

  • Edertasun-kanonek inoiz baino eragin handiagoa dute gure bizimoduan eta, beraz, beharrezkoa da horiei buruzko hausnarketa sustatzea. Hitzaldi honetan edertasun-kanonei buruzko hausnarketa egingo da, historian zehar izan duten ibilbidea aztertuko da, eta gure bizitzan sortzen dituzten eragin eta kalteak ikusiko ditugu: lodifobia, antsietatea eta elikadura-arazoak, besteak beste.

 

Helburuak:

  • Gazteen auto-estimua eta onarpen pertsonala indartzea, gizarteak ezarritako edertasun kanonak ikuspegi kritikoarekin begiratuz
  • Edertasun-kanonei buruzko hausnarketa bideratzea
  • Norberaren auto-estimua indartzea
  • Gazteen artean lodifobia jarrerak deseraikitzea
  • Erreferente positiboak identifikatu eta auto-zaintzarako baliabideak ezagutzea

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Edertasun-kanonak, zeintzuk dira gaur egun modan daudenak?
  • Edertasun-kanonen ibilbide laburra urteetan zehar, eta une historiko zehatzekin izan duten harremana (aldaketak maskulinitate- eta feminitate-ereduetan, balio sozialak, etab.), maila praktikoan eta errealitatera ekarrita.
  • Edertasun-kanonek gure egunerokoan dituzten ondorioak: elikadura-jokabidearen nahasmenduak, antsietatea, autoestimu baxua, etab..
  • Publizitatea eta sare sozialak edertasun-kanonen kopiaketan.
  • Edertasun-kanonak eta gordofobia: desberdintasunak eta antzekotasunak. Presio estetikoaren adibideak sare sozialetan.
  • Gure egunerokotasunean kontsumitzen dugun edukiaren autoanalisi laburra.
  • Autozainketako tipak.
  • Erreferente positiboen proposamenak sare sozialetako aplikazioetan eta autozainketarako app-etan.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.