TREBA gazteak: Ekologia ikastaroa

 

 

Bizi dugun une historikoa erabakigarria da ikuspuntu ekologiko batetik. Iritsi da kolapso ekologikoaren gaiari heltzeko unea, baina batzuetan, kezka izan arren, ez dugu gaia nahi adina menperatzen.

5 orduko on line ikastaro honen bitartez, egungo egoera ekosozialaren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk ikasiko dituzu. Ekologia eta munduaren etorkizuna aztertuko ditugu gazte-belaunaldi baten ikuspuntutik. Ekintzailetza ekosozialaz, gizarte-kolapsoaren arriskuaz, jasangarritasunaren bideragarritasunaz eta deshazkundearen aukeraz arituko gara.

Ikastaroaren pausoak: 

Nola egin behar da ikastaroa? Bertan aurkituko duzun materiala aztertu, eta ebaluazio galdetegia osatu behar duzu. Hau da ikastaroan zehar topatuko duzuna:

  • 6 bideoa: sarrera + gai bakoitzeko bat (35 minutu guztira).
  • 5 dokumentu: 2 testu + 3 iritzi-artikulu.
  • Galdetegia: aukera anitzeko 10 test-galdera, bakoitza bideo edo dokumentu batekin lotutakoa. Galdetegia ondo erantzunez gero, ikastaroa gainditu izanaren agiria jasoko duzu.

Hizkuntzari dagokionez, ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke. Horretarako, webgunean hizkuntza aukeratuko da, baina garrantzitsua da ikastaro osoa aukeratutako hizkuntzan egitea, dokumentuak ez baitira berdinak.

Ikastaroa egitean edozein zalantza edo arazo izanez gero, WhatsApp bidez 620 278 070 telefono zenbakira idatz dezakezu.

 

IKASTAROA EGITEKO IZENA EMAN BEHAR DUZU BEHEKO FORMULARIOAN:

* Ohar legala: Datu Pertsonalak babesteko araudiaren arabera, Gazteria Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak haur, nerabe eta gazteen sustapenaren kudeaketa helburu duen fitxategian sartuko direla.

Nahi izanez gero, sartzekozuzentzekoezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Okendo 20, 20004 Donostia-San Sebastian , edo egoitza elektronikoaren bitartez https://www.gfaegoitza.eus.