Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Sexualitatea  

 

SEXKUNTZA eta GAZTEAK: Sexua, sexualitatea eta erotika: Nolakoa da nire sexualitatea?

Hartzaileak: 16-22 eta 18-30 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Hitzaldia: mugarik gabe - Tailerra: 20 pertsona 

Trebatzailea: Eider Goiburu 

 

Helburu orokorra:

  • Plazerean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea.

 

Helburuak:

  • Norberaren desira eta erotikaren autoezagutza bultzatzea.
  • Gizarteko sinesmen, arau eta balio sexistek norberaren sexualitatean duten eragina aztertzea.
  • Nork bere beharrak, nahiak, desirak eta sexu-mugak adierazteko, komunikazio eraginkorra lantzea.
  • Sexu-autozaintza bultzatzea.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboa eta partaidetzazkoa izango da. Bakarka nahiz taldean hausnartzeko ariketak proposatuko dira gazteek beren bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten. Aldi berean, guztien beharrak kontuan izango dira taldekide bakoitzaren zaintza eta erosotasuna bermatuz.