Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Zaintzak      

 

Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana?

Hartzaileak: 16-22 eta 18-30 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Hitzaldia: mugarik gabe- Tailerra: 20 pertsona 

Trebatzailea: Emoki  

 

Helburu orokorra:

  • Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta gure emozioak kudeatzen jakitea. Tailer honen bitartez adimen emozionala landuko da. Norberaren emozioak identifikatzen ikasi, eta horiek modu egokian kudeatzeko estrategiak landuko dira.

 

Helburuak:

  • Aurrekontu-kontzeptua zer den jakitea
  • Norberaren emozioak identifikatzen ikasi, eta horiek kudeatzeko estrategia ezberdinak landu
  • Gazteen auto-ezagutza sustatzea
  • Emozioen ezagutza eta kudeaketa sustatzea
  • Gazteak ahalduntzeko oinarria finkatzea
  • Emozioei buruzko eztabaida gizarteratzea

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Gizakien emozio ezberdinak
  • Norberaren emozioen identifikazioa
  • Gure ongizaterako emozioen kudeaketa
  • Harremanen kudeaketa
  • Motibazioa
  • Pertsonen arteko komunikazioa

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.