Feminismoa: elkar zain dezagun. Tailerra

Autozaintza gizartean dagoen genero-desparekotasunari aurre egiteko modu bezala.

 

Indarkeria matxistaren arazo sistemiko eta soziala deuseztatzeko, mendeetan zehar ezarri eta barneratutako jokaerak eta eskemak apurtu behar dira. Historian zehar, indarkeria mota hau baimendu eta erraztu egin da, ikur, tabu, lege eskubide eta abarren bidez. Horregatik, berdintasunean hezitako gizartea eraikitzeko, garrantzitsua da gazteek berdinen arteko harreman-marko digital eta fisiko osasuntsu bat ezagutu eta barneratzea.

 

Feminismoa lantzeko tailer honen bitartez, indarkeria matxistaren jatorria landu nahi da, horretan eragiten duten faktoreak ezagutzera emanez eta testuinguru fisiko eta digitalean aurki daitezkeen adierazleak identifikatzen irakatsiz; eta horrekin batera, harreman osasuntsuak nola sor ditzakegun ikasiz, autozaintza eta ahalduntzea sustatuko dira.

 

Datak:  Martxoak 9 - 17:30

Lekua: Elgoibar. Aita Agirre Kulturgunea (Areto Nagusia) 

Formatua: Aurrez aurre

Hizkuntza: Euskaraz

Iraupena: 3 ordu

Erakundea: Elgoibarko udala

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Ikastaroa emango duena: Emoki