*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      1.  Zaintzak      

 

4. Feminismoa: elkar zain dezagun

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Jone Zalduegi, Emoki  

 

Helburu orokorra:

  • Indarkeria matxistaren arazo sistemiko eta soziala deuseztatzeko, mendeetan zehar ezarri eta barneratutako jokaerak eta eskemak apurtu behar dira. Historian zehar, indarkeria mota hau baimendu eta erraztu egin da, ikur, tabu, lege eskubide eta abarren bidez. Horregatik, berdintasunean hezitako gizartea eraikitzeko, garrantzitsua da gazteek berdinen arteko harreman-marko digital eta fisiko osasuntsu bat ezagutu eta barneratzea. Feminismoa lantzeko tailer honen bitartez, indarkeria matxistaren jatorria landu nahi da, horretan eragiten duten faktoreak ezagutzera emanez eta testuinguru fisiko eta digitalean aurki daitezkeen adierazleak identifikatzen irakatsiz; eta horrekin batera, harreman osasuntsuak nola sor ditzakegun ikasiz, autozaintza eta ahalduntzea sustatuko dira.

 

Helburuak:

  • Ikuspegi feminista batetik emakumeen arteko zaintzak duen garrantzia ulertzea.
  • Feminismotik zaintzak elikatzeko tresnak sustatzea.
  • Feminismotik izaera osoaren garapena bultzatzea.
  • Gazteen auto-ezagutza sustatzea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Mugimendu feministaren ibilbidea.
  • Emakumeak eta zaintza: rolen banaketa.
  • Elkar zaintzeko tresnak.
  • Sororitatearen garrantzia.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.