Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Bizitzarako gaitasunak      

 

Kuadrillen saltsak: Gazteen arteko harreman-sareak

Hartzaileak: 15-17 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Tailerra: 20 pertsona 

Trebatzailea: BadaBideBat 

 

Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako gazteen harremantzeko moduen inguruko hausnarketa espazio horizontal seguru bat sortzea, kuadrila ardatz izanik.

 

Helburuak:

  • Gazteen harreman-moduei buruzko hausnarketa bultzatu.
  • Harreman-modu osasungarriak sustatu.
  • Gazteen topagune horizontal eta parte-hartzaile bat sortu.

 

Metodologia:

  • Parte hartzeko metodologiak erabiliko dira gazteen arteko horizontaltasuna bilatuz. Sarean lan egingo da gaztelekuetako hezitzaileekin espazio seguru hori sortzeko.