Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Zeharkakoak

 

Nazioarteko prestakuntza topaketa: osasun mentala

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Topaketa: Gipuzkoako 15 gazte

Trebatzailea: Gaztegune Plus eta BadaBideBat

 

Helburu orokorra:

  • Europako beste herrialde bateko gazteekin osasun mentalari buruz hausnartzea.

 

Helburuak:

  • Gazteekin osasun mentalari buruz hausnartzea.
  • Europako beste herrialde bateko gazteen ikuspuntua ezagutzea.
  • Prestakuntza jasotzeko bide berriak probatzea.

 

Metodologia:

  • Nazioarteko topaketa erabiliko da gazteei osasun mentalari buruzko formazioa eskaintzeko. Bi topaketa antolatuko dira, bata Gipuzkoan eta bestea Europako herrialde batean, eta bietan osasun mentala landuko da. Egonaldietan adituen hitzaldiak izango dira eta taldeko hausnarketekin uztartuko dira. Egonaldi bakoitza 4-5 egunekoa izango da. Datak zehazteko daude.

 

Animatu zaitez eta izena eman!