Nazioarteko prestakuntza topaketa: Youth and mental health

 

Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzak gazteen arteko nazioarteko topaketa antolatu du Treba Gazteak programaren baitan, Erasmus + programak diruz lagunduta.

Topaketa honen helburua da herrialde ezberdinetako gazteek osasun mentalari buruz elkarrekin hausnartzea. Guztira, 30 gazte izango dira, 15 Gipuzkoatik eta 15 Esloveniatik, 5 eguneko 2 topaketatan parte hartzeko aukera izango dutenak; lehena Zarautzen eta bestea Ljubljanan (Eslovenia).

Erasmus+ programaren bitartez lortutako Europar Batasunaren dirulaguntzari esker, topaketa doakoa izango da parte hartzen duten gazte guztientzat.

 

Datak hauek dira:

  • Zarautz: martxoak 17-23
  • Ljubljana: apirilak 21-27

 

Osasun mentalaren gaia interesatzen bazaizu eta nazioarteko topaketa honetan parte hartu nahi baduzu, honako galdetegia bete behar duzu:

* Trukean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da Gipuzkoan erroldatuta egotea eta 18-30 urte bitarte izatea, osasun mentalari buruzko interesa izateaz gain. Galdetegia betetzeko azken eguna azaroak 24a izango da.

Irudien baimena