*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Sexkuntza      

 

10. Sexkuntza: nolakoa da nire sexualitatea?

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Eider Goiburu  

 

Helburu orokorra:

  • Tailer honetan plazerean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskainiko dira.

 

Helburuak:

  • Gazteen sexualitatearen ezaugarriei buruzko oinarrizko prestakuntza ematea.
  • Sexualitate-ereduei buruzko hausnarketa bultzatzea.
  • Sexualitate aske eta osasuntsu baterako gakoak aztertzea.
  • Bizipenak, kezkak, galderak eta abar beste gazte batzuekin partekatzeko gune bat eskaintzea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Norberaren desira eta erotikaren autoezagutza.
  • Gizarteko sinesmen, arau eta balio sexistek norberaren sexualitatean duen eragina.
  • Nork bere beharrak, nahiak, desirak eta sexu-mugak adierazteko, komunikazio eraginkorra.
  • Sexu-autozaintza.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.