Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Sexualitatea 

 

Gu garena besarkatuz: sexualitate bizigarriak arakatzeko laborategia

Hartzaileak: 16-22 eta 18-30 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Tailerra: 15 pertsona 

Trebatzailea: Hiruki Larroxa  

 

Helburu orokorra:

  • Gazteen desioak, bizipenak, beldurrak eta informazio beharrak kontuan harturik, tratu onak, plazera eta aniztasuna ardatz dituen sexualitatearen bizipen positiboa lantzea.

 

Helburuak:

  • Nagusi den sexu-ereduaren berrikuspen kritikoa egitea.
  • Bizipenak, kezkak, zalantzak eta harreman-praktika egokiak partekatzeko espazio segurua eta intimoa eskaintzea.
  • Gure sexualitatearen ardatz diren alderdiak identifikatzea eta hauetan arakatzea: gorputza, identitatea, desioa eta harremanak.
  • Gure erotika lantzeko beharrezkoak diren gakoak partekatzea eta aztertzea.

 

Metodologia:

  • Tailer-laborategi formatuko 2 orduko 4 saio proposatzen ditugu; guztira 8 ordu. Saioak metodologia aktibo eta partaidetzazkoekin burutuko ditugu, beharrezkoak diren edukien azalpenekin lagunduta. Hortaz, parte-hartzaileen bizipenetatik eta beharretatik abiatutako hausnarketa eta kontzientzia-hartzean oinarrituriko dinamikak eta jolasak gauzatuko ditugu.