Sexualitatearen koloreak: sexualitatetik harremanak irauliz 

 

 

 

Trebakuntza honen helburu nagusia da gazteei sexualitatearen dimentsio zabalean irizpide osasuntsuak eskaintzea, beren beharretan eta kezketan oinarrituta. Sexualitatearen ertz desberdinak kritikoki ulertzeko eta sexu-arloan etikoki jarduteko baliabideak jarri nahi dira haien eskura, aisiaren eremutik, sexu-heziketari loturiko oztopo zein beldurrak hautsiz.

Gazteengan sexualitatearekin loturiko gai batzuek gazteengan duten eragina ukaezina da: edertasun-eredu perfektuen ideia eta horren ondorioak, ligoteorako aplikazioetan harremanak abiatzeko moduak, sexu- eta genero-aniztasunarekiko erasoak, pornografiaren pisua, eta abar. Horregatik, tailerraren asmoa da, besteak beste, sexualitatea harreman erotikoez harago ulertzea, harreman-tipologia desberdinak modu onuragarrian kudeatzeko tresnak eskaintzea, eta sare sozial digitalek gorputzaren ulertzeko eran eta harremanetan duten eragina ezagutzea.

 

Datak: Martxoak 11, 18:00-20:00

Lekua: Kontadores Zentroa (Donostia)

Formatua: Aurrez aurre

Erakundea: Donostiako Udala

Iraupena: 3 ordu

 

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Trebatzailea: Hiruki Larroxa