Sexualitatearen koloreak

Intolerantziaren aurrean dugun erantzukizuna  

 

 

Trebakuntza honen helburu nagusia da gazteei tresna ahalduntzaileak eskaintzea, ikuspegi positibo, eraikitzaile era sortzailetik, sexu-aniztasunarekiko tolerantzia-ezari aurre egiteko.

Tailerraren bidez lortu nahi da, besteak beste, parte-hartzaileek sexualitatearen dimentsio zabala eta sexu-aniztasunak barnebiltzen duena ulertzea, gizarte parekidearen balioak aztertu eta barneratzea, sexu-aniztasunarekiko tolerantzia-ezarekin lotutako jarrera eta jokabideak identifikatzen ikastea eta horri aurre egiteko berdinen arteko pedagogia eta jarrera eraikitzaileen beharra lantzea.

 

Datak: Maiatzak 11 (17:00-19:00)

Lekua: Gaztegune (Anoeta pasealekua, 28 Donostia)

Formatua: Aurrez aurre

Hizkuntza: Euskara

Iraupena: 2 ordu

Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Ikastaroa emango duena: Hiruki Larroxa  

 

Izen-ematea: 

 

Izena emateko epea maiatzaren 9an amaituko da. Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko da izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.