Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Zaintzak      

 

Stop antsietatea: ahalduntze eta emozioen kudeaketa bizitza oso baterako

Hartzaileak: 16-22 eta 18-30 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Tailerra: 20 pertsona gehienez

Trebatzailea: BadaBideBat 

 

Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako gazteriaren osasun mentalaren eta bereziki antsietate-egoeren prebentzioan laguntzea.

 

Helburuak:

  • Gazteei antsietatea ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dieten ezagutzak eta tresnak eskaintzea.
  • Esperientziak trukatzeko eta antsietatea normalizatzeko gune seguru bat sortzea.

 

Metodologia:

  • Partaidetzazko lantegia. Hainbat talde-dinamika eta material didaktiko erabiliko ditugu, parte-hartzea sustatzeko.