Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      Zaintzak      

 

Suizidioa, hitz egin daiteke

 

Hartzaileak: 16-22 eta 18-30 urte bitarteko gazteak

Partaide-kopurua: Tailerra: 20 pertsona gehienez.

Trebatzailea: BadaBideBat

 

Helburu orokorra:

  • Gaur egungo gizartean suizidioak izugarrizko pisua hartu du, gazteen arteko heriotza-modurik arruntena bihurtu delarik. Tailer honen bitartez suizidioaren inguruko tabuak apurtu nahi ditugu, gaiari buruz hitz egin eta zalantzak dituzten gazteak ahaldundu.

 

Helburuak:

  • Suizidioari buruzko hausnarketarako eta elkarrizketarako gune partekatua sustatzea.
  • Suizidioari buruzko mito faltsuak ezabatzea.
  • Suizidioari lotutako hainbat tresna pertsonal eta baliabideei lotutako informazioa ematea.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Taldearen eta ikastaroaren/tailerraren aurkezpena.
  • Zer emozio, sentimendu eta pentsamendu sortzen dizkigu suizidioaren gaiak?
  • Zer dakigu suizidioari buruz? Zenbat errealitate eta mito dago?
  • Nola antzeman dezaket eta lagundu ideia suizidak dituen norbaiti?
  • Eta ni banaiz ideia suizidak aurkezten dituena? Estrategia eta tresna pertsonalak.
  • Gure inguruan dauden baliabideak: prebentzioa, esku-hartzea eta postbentzioa.
  • Ondorio partekatuak.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Irakasleak gaiarekin erlazionatutako eduki ezberdinak aurkeztuko ditu eta dinamika ezberdinak ere egingo dira.