Zeharkako gaitasunak; benetan behar dudana ikasi. Tailerra

Norberaren garapenerako beharrezko gaitasunak lantzen.

 

 

Trebakuntza honen helburua da gure bizitzako arlo guztietan (lanean, harremanetan, ikasketetan...) eraginkorragoak izaten laguntzea, horretarako behar ditugun gaitasunak, balioak, trebetasunak eta ezaugarriak garatuz. 

 

Tailerrean geure burua ulertu eta ezagutzeari ekingo diogu eta, hainbat dinamikaren bitartez, edozein esparrutan hobeto funtzionatzen eta sentitzen lagunduko diguten zeharkako gaitasunak landuko ditugu.

Datak: Otsailak 16

Lekua: Gaztegune (Donostia)

Formatua: Aurrez aurre

Hizkuntza: Gaztelania

Iraupena: 3 ordu

Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Ikastaroa emango duena: Powering Education