Zeure burua maitatzen ikasi. Tailerra

Onarpen pertsonala, osasun integralerako abiapuntua.

 

Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea.

 

Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da. Ikastaro honetan landuko dena hori izango da: nola egin dezakegun nork bere burua ezagutu eta onartzeko.

 

Datak: Martxoak 4, 17:00-20:00

Lekua: Legazpiko kultur etxea

Formatua: Aurrez aurre

Hizkuntza: Euskaraz

Iraupena: 3 ordu

Erakundea: Legazpiko Udala

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak.

Ikastaroa emango duena: Ainhoa Urretagoiena