*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      2.  Garapen sozioemozionala      

 

 Anai-arreben arteko gatazkak nola kudeatu? (BERRIA)

 

Hartzaileak: Haurren eta nerabeen gurasoak

Talde bakoitzeko partaide kopurua: Hitzaldia: mugarik gabe / Tailerra: 20-25 pertsona gehienez

Trebatzailearen disponibilitatea: Asteartea, asteazkena eta osteguna.

Trebatzailea: Mireia Centeno 

 

Helburuak:

  • Sortzen diren gatazkak ulertu eta bidelagun izateko tresnak eskuratzea.
  • Ekidin daitezkeen gatazkak identifikatu.
  • Zeloak akonpainatzeko baliabideak ezagutzea.
  • Normalizatuak dauden jarrera ez osasuntsuak ezagutu eta ekidin.

 

Landuko diren edukiak eta gaitasunak: 

  • Zergatik sortzen dira gatazkak?
  • Nola lagundu gure seme alabak anaia arreben arteko gatazkak daudenean.
  • Ekidin daitezkeen gatazkak.
  • Guraso bezala lagungarriak zaizkigun baliabideak ezagutu
  • Seme alaba bakoitzaren tokia zaintzen.

 

Metodologia:

  • Hitzaldia: Gaur egun gai honen inguruan dauden teoriak desberdinak ikusiko ditugu. Teorian oinarrituta, egunero gure bizitzan sortzen diren egoeren hausnarketa bat egingo dugu. Eguneroko alderdi praktikotik habiatuta, egoera ezberdinak ikusi eta hauen inguruan hausnarketa bat egingo dugu, ahal dugun moduan guraso bezala ditugun ideiak eta jarreraz jabetzeko.
  • Tailerra: Metodologia teoriko praktikoa erabiliko dugu. Bakoitzak bere egunerokotasunean dituen egoeretatik habiatuko gara, alderdi teoriko ikusteko. Bakoitzak bere bizitzan zehar eta egunerokoan bizi ditugun egoerak ikusita, hauek nola kudeatu ikusiko dugu. Beste pertsona batzuen kasu errealak ikusiko ditugu konpetentzia ezberdinak lantzeko gaiaren inguruan.

 

 

Trebatzaileak hitzaldia edo tailerra garatzeko behar duen materiala:

  • Proiektore edo pantaila, internet, hdmi