*  Zein gairen barruan kokatzen da hitzaldi hau?      3.  Gaitasun kritikoa      

 

16. Antzerki komunitarioa

Hartzaileak: 18-30 urte bitarteko gazteak

Talde bakoitzeko partaide-kopurua: 10-20 pertsona 

Trebatzailearen disponibilitatea: Bere agendaren arabera

Trebatzailea: Amara Berriko Antzerki Herrikoia.

 

Helburu orokorra:

  • Antzerki komunitarioa Argentinan sortu zen 80. hamarkadan kaleak berriz hartu eta, artea tresna gisa erabiliz, herriaren boterea berreskuratzeko. Komunitatetik komunitatearentzako sortutako antzerki-proiektua da, elkartzeko, antolatzeko eta komunikatzeko jaioa. Oinarrizko ideiak honakoak dira: arteak eraldaketa soziala eragiten duela eta edonor izatez sortzailea dela. Ondorioz, alderdi hori garatzeko aukera eta testuingurua sortzea da gakoa, komunitateko auzokideei ahotsa emanez.

 

Helburuak:

  • Gazteak, beren komunitatearen isla sortzea: gertakizun, egoera, gatazka edo kontakizun bat.
  • Herritarren saretzea eta parte-hartze soziokomunitarioa sustatzea artearen bidez.
  • Antzerki-tresnak esperimentatzea.
  • Norberaren garapen pertsonala garatzea.
  • Komunitatean eragitea antzerkiaren bidez.

 

Landuko diren eduki eta gaitasunak:

  • Teorikoa: taldeetako antolatze-ereduak, dramaturgia, estetika, filosofia, talde erreferenteak eta historia eta oraina.
  • Ariketa ludikoak (elkar-ezagutza sustatzeko).
  • Gorputz adierazpenerako ariketak.
  • Idatzizko ariketak.

 

Metodologia:

  • Metodologia aktiboak. Antzerki sozialean oinarritutako tekniken eta ariketen garapena gehienbat.